2020/11/27

Sortu diren zalantzak argitzen

Familia batzuetan honako zalantzak sortu dira: 

-Ikasturte hasieran nire semea edo alaba apuntatu nuen, orain ere apuntatu behar dut?

Bai, ikasturtearen hasieran formulario bat pasatu zen, Eskola kirolean parte hartzeko zenbat ikasle egongo ziren prest jakiteko.

Azken eguna izen emateko abenduak 2 da.

-Izena eman, baimena sinatu eta sarrera egin behar da ikasturtearen hasieraren berri ematen denean?

Inskripzioa eta baimena sinatzea, orain egin behar da. Ordainketari dagokionez, oraindik ez dakigu noiz emango duen Eusko Jaurlaritzak baimena. Berretsi ondoren, ohar baten bidez jakinaraziko dizuegu.

-Ordainketa egin badut edo dagoeneko egin nahi badut, arazorik bai?

Ez, hori gertatuko zela uste genuen, ikasturtearen hasiera gustukoa baino gehiago atzeratu baita.

Ordainketa saioen hasiera baieztatu baino lehen egiten bada, familia horiei hurrengo hilabetean jakinaraziko zaie ordaindu beharreko zenbatekoa. Ez da arazorik egongo alderdi horretan.

Ikastaroa hasi ondoren, dena modu mekanikoagoan eta errazagoan egingo da. Badakigu hasiera txarra izaten ari dela; beraz, ez kezkatu.

______________________________________________________________________________

En algunas familias han surgido estas dudas:

-Si apunte a mi hijo o hija a principio de curso, ¿también le tengo que apuntar ahora?

Si, al principio de curso se pasó un formulario con el objetivo de saber cuántos alumnos estarían dispuestos a participar en el Deporte escolar.

El último día para apuntarse es el 2 de diciembre.

-¿Hay que realizar la inscripción, firmar el permiso y hacer el ingreso cuando se avise del comienzo de curso?

La inscripción y firmar el permiso si hay que hacerlo ahora mismo. Respecto al pago, todavía no sabemos cuándo se dará permiso por parte del Gobierno Vasco. Una vez confirmado, os avisaremos mediante una nota.

-Si ya he hecho el pago o prefiero hacerlo ya, ¿hay algún problema?

No, contábamos con que pasaría esto ya que este comienzo de curso se ha retrasado más de lo que nos habría gustado.

En el caso de que se realice el pago antes de la confirmación del comienzo de las clases, se avisara a esas familias en el siguiente mes de la cantidad a ingresar. No habrá problemas en ese aspecto.

Una vez comience el curso, todo se realizará de manera más mecánica y fácil. Sabemos que está siendo un comienzo lioso, por lo tanto, no os preocupéis al respecto.


2020/11/25

Eskola Kirola 2020-2021 inskripzio epea

 

Guraso agurgarriak,

Elgoibarko Eskola Kirol Elkartetik jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 6ko Dekretuaren aginduz oraindik Eskola Kiroleko saioekin hasterik ezin badugu ere, lanean dihardugula ahal dugun bezain laster hasiera emateko. COVID-19ak sortu duen ziurgabetasun egoera honetan eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengoan izen ematearekin batera jarraitu beharreko urratsak.

Eskola Kirolean parte hartzeko inskripzio orria bete beharko da eta kuotaren ordainagiria ikastetxean entregatu, Herri Eskolan kasuan, eta txintxurretakz@hotmail.com korreora bidali, ikastolaren kasuan, saioekin hasi baino lehen. Honekin batera, 2020-2021 ikasturteko eskola-kiroleko jardueretan parte hartzeko baldintzak eta prebentzio-neurriak ezagutzeko, onartzeko eta haiekin konprometitzeko dokumentua sinatu beharko da (aitak/amak edo tutoreak). 

Beraz, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskola Kiroleko saioak baimentzen dituenean hasiko gara saioekin. Astebete aurretik jakinaraziko zaizue eta epe horretan ekarri beharko dira ikastetxera honako dokumentuak: inskripzio orria beteta, lehen kuotaren ordainagiria eta aipatutako konpromezu dokumentua aitak/amak edo tutoreak sinatuta. Online egiten bada dokumentu horiek online bidez bidali beharko dira edo txintxurretakz@hotmail.com korreora.

Aurtengo egoera berezia izanik, kuotaren ordainketa hilero egitea erabaki da. Horretarako, hilabete bakoitzaren 10a baino lehen, ikasle bakoitzak Eskola Kiroleko kontu korronte honetan egin beharko du ordainketa, eta ondoren, aipatu bezala, ziurtagiria modu hauetan entregatu:

-Herri eskola: ziurtagiria ikastetxean entregatu Eskola Kiroleko arduradunari.

-Ikastola: ziurtagiria online moduan entregatu edo txintxurretakz@hotmail.com korreoan.

Uneren batean etxeratze aginduagatik zerbitzua denboraldi jakin batean bertan behera geratuko balitz, hurrengo hilabetean dagokion deskontua egingo litzateke.

 Amaitzeko erantsirik doazkizue Elgoibarko Eskola Kirolaren programa, familientzat gida arautegiarekin, inskripzio orria eta sinatu beharreko konpromezu dokumentua.

Esan  bezala, hasteko baimena dugunean astebete aurretik jakinaraziko zaizue hasiera data.

Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.

 Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.


Oharra eta programa:

Inskripzio oharra


Ordutegiak gogoratzeko:

Inkripzio orriak eta baimena:

GIDAK:

2020/09/16

2020-2021 Ikasturte hasierako komunikatua

2020-2021 KURTSO HASIERAKO KOMUNIKATUA

 

Udako oporraldi ostean ikasturte berriari ongi etorria egitea tokatzen da, aurten baina, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEAK, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta Udal Kirol Patronatuak osatzen dutena, hasiera hori atzeratzeko erabakia hartu behar izan du.

 

Gure iritziz egokiena tentuz jokatzea da. Horrexegatik, aurrekaririk gabeko egoera ziur gabe eta aldakor honen aurrean, hurrengo asteetan ikastetxeetako egoeraren eboluzioa zer nolakoa den ikusi eta horren araberako erabakia hartuko da.

Jarduera fisikoak haurren, eta guztion, osasun fisiko eta emozionalean daukan garrantzia berebizikoa da eta horretaz jakitun gara. Horrela, bere asmoa eta borondatea,  posible den heinean egoerari egokituriko jarduerak martxan jartzea da. Alabaina, momentuz itxarotea tokatzen da.

Hala ere, jakin aurtengo ikasturtea prestatzen lanean dihardugula, gure helburua aurten ere eskola kirolaz gozatzeko aukera herriko familia eta neska-mutil guztiei helaraztea baita.

Izango duzue gure berri, laster elkar ikusiko dugulakoan, zaindu eta animo!

 

 

ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEA



-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


COMUNICADO DEL COMIENZO DE CURSO 2020-2021

 

Tras las vacaciones de verano toca dar la bienvenida al nuevo curso, pero este año, debido a la situación creada por el Covid-19, ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEA, en el que participan Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola y el Patronato Municipal de Deportes, ha tenido que tomar la decisión de retrasar ese inicio.

 

Consideramos que lo más adecuado es actuar con cautela. Por ello, ante una situación sin precedentes, insegura y cambiante, en las próximas semanas se tomará una decisión en función de la evolución de la situación en los centros educativos.

La importancia de la actividad física en la salud física y emocional de los niños y niñas, y de todos y todas, es vital y somos conscientes de ello. Así, su intención y voluntad es poner en marcha actividades adecuadas a la situación en la medida en que sea posible. Sin embargo, de momento toca esperar.

No obstante, estamos trabajando en la preparación del presente curso, ya que nuestro objetivo es hacer llegar a todas las familias y chavales de la localidad la posibilidad de disfrutar del deporte escolar un año más.

En las próximas semanas tendréis noticias nuestras, confiando en que pronto nos veremos, ¡cuidaos y ánimo!

 

  

ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEA

2020/05/11

#nietxeangeratzennaiz

Arratsalde on!

Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.

Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugun ideiak dira:


2020/05/04

#nietxeangeratzennaiz

Egun on guztioi!
Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.
Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugun ideiak dira.