2011/03/04

Inhauteriak eta ikastolako kantxak

kaixo guztioi

datorren astelehen eta asteartean, martxoak 7 eta 8an , ez dira entrenamendu saiorik egongo.

Asteazkenean entrenamenduak normal egongo dira.

bestalde, ikastolako obrak bukatu direnez asteazkenean bertan bueltatuko gara ikastolan entrenatzera, orain arteko ordutegi berdinarekin.

2011/03/03

Jd Arrate ikusteko sarrerak

kaixo guztio

JD Arrate klubak ostiraleko partida ikusteko 90 sarrera eman dizkio Txintxurreta KZ elkarteari eskola kirolean izen emanda dauden umeen artean banatzeko.

Sarrera hauek 45 sarreran bikoitzetan banatu ditugu ume guztien artean zozketa egin ondoren.

Sarrerak umeentzako soilik dira, gurasoak joan nahi badezute bertan erosi ahalko dituzue sarrerak 10€ren truke.

partidua ostiral honetan da, martxoak 5ean, arratsaldeko 21:00etan Eibarren.

Asko animatu eta zorionak tokatu zaizuenoi!

2011/03/02

Jardunaldiak-2011 Martxoak 5

kaixo

hemen duzue aste honetako jardunaldia

ikusiko dezuten moduan, ikastolako arduradunek eskatuta bertako taldeek ez dute parte hartuko pelota eguna delako.

Hala eta guztiz ere, 9:30etan ikastolakoen 2 partidu jarri ditugu Mintxetan, futbolean parte hartu eta 10:30etarrako frontoian egoteko aukera ematen diegularik.

Herrri eskolakoek jardunaldia izango dute

Benjaminak
https://docs.google.com/document/d/1uluXhteBoO04iBxcxg_GYtA2q_64ZqNAM5vEh6BjHy0/edit?hl=es

Alebinak
https://docs.google.com/document/d/1iCphxz4szaqsgoLlW9msJ93vaJ2uPpydgkekW2OIoZA/edit?hl=es