2019/09/09

Elgoibarko Eskola Kirola: 2019-2020 izen-emate epea zabalik


Guraso agurgarriak:

Hasiera ematen diegu Eskola Kirola 2019-2020 ikasturteari. Inskripzio orriarekin batera, eskola kiroleko taldeen banaketa eta bakoitzaren ordutegia bidaltzen dizkizuegu. Izan kontuan informazio orria dela soilik.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu, izen-emate orriarekin batera, ordainagiriaren kopia entregatu beharko duzuela eskoletan. Azken eguna irailaren 13a da.

Ikasturte honetan ordainketa epe baten edo  2 epetan egin ahal izango da.  Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastolako arduradunari galdetu.

Taldeak eta ordutegiak irailaren azken astean komunikatuko dizkizuegu. Saioak Urriaren 1ean hasiko dira.

Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

Informazio triptikoa

Ikastola

Herri eskola