2023/10/25

Eskola Kirola: URRIAK 28 TOPAKETA

Kaixo guztioi,


Lehenik eta behin, jakinarazten dizuegu jardunaldiaren hasiera aurreratu behar izan dugula. Asko sentitzen dugu eragozpenak, baina 12:00etan jokatuko den partida batek horretara behartzen gaitu. Goizeko 9:00etan hasi eta 11:30ean amaituko da jardunaldia.


Gogoratu bizikleta eta kaskoa ekarri behar direla.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Lekua: Mintxeta
Ordutegia:
 9:00etatik 10:30era
Programazioa: 45 minutu atletismoan eta 45 minutu txirrindularitzan.
(Kategoria batek jarduera bat egingo du lehenbizi, eta besteak bestea, gero aldatu egingo dira).

-AURREBENJAMINAK (LH1-LH2):
Lekua: Mintxeta
Ordutegia:
 10:30etik 11:30era.
Programazioa: 30 minutu atletismoan eta 30 minutu txirrindularitzan.
(LH1 jarduera batekin hasiko da eta LH2 beste jarduerarekin, gero aldatu egingo dira).

Eguraldiari dagokionez, larunbatean hasiera batean eguraldi ona ematen du. Aurreikuspenak hemendik ostiralera aldatzen badira, ostiralean bertan jarriko gara harremanetan, tokialdaketaren berri emateko.

Aurreikuspenek okerrera egingo balute, Ikastolan egingo litzateke (Txirrindularitza frontoian eta atletismoa goiko kantxetan) eta ordutegi bera mantenduko litzateke.