2023/09/08

Eskola Kirola 2023-2024: Izen ematea zabalik


Familia agurgarriak,


Hasiera ematen diegu Eskola Kirola 2023-2024 ikasturteari.  Eskola Kiroleko informazioa (helburuak, jarduerak, ordutegiak eta kuoten informazioa) hurrengo triptikoan ikusi ahal izango duzue:

 

Inskripzioa online egin beharko da eta izen ematearekin batera, izaera pertsonaleko datuen babeserako onespena bete beharko duzueGogorarazi nahi dizuegu, izen-ematearekin batera, ordainagiriaren kopia entregatu beharko duzuela.


Azken eguna irailaren 15a da.


Taldeak irailaren azken astean komunikatuko dizkizuegu. Saioak urriaren 2an hasiko dira.

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu Eskola Kirolean izena ematean aukera dagoela klubetako kirol eskoletan parte hartzea osagarri bezala. Horretarako, Klubetako eskoletara bideratu beharko da informazioa gehiago jasotzeko.


Bestetik, familien zalantza eta galderei erantzuteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldunditik Familientzako bi Euskarri prestatu dituzte, Eskola Kirola zer den azaltzen dutenak:

ESKUORRIA



INFOGRAFIA