2021/09/30

Eskola Kirola 2021-2022: Taldeak eta ordutegiak

 

Guraso agurgarriak,

Jakinarazi nahi dizuegu, urriaren 4an, astelehenean, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.

Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak bertako tabloietan jartzeko. Beraz, ostegun honetan, irailak 30, informazio guztia ikusteko aukera izango duzue.

Ikastolako taldeak:

Ikastola taldeak 2021-2022 (eguneratuta)

Herri Eskolako taldeak:

Herri Eskola taldeak 2021-2022

Egoera berezi honek sortu duen ziurgabetasunaren aurrean eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengo saioetara joateko jarraitu beharreko urratsak.

SAIOETARAKO GIDA (GARRANTZITSUA)

  • Errespetatu kirol instalazioetan sartu eta irteteko seinaleak.

    • Sarrera: Monitoreak jasoko ditu ikasleak instalakuntza kanpoan:

      • Ikastolan: frontoiko sarreran jasoko dira.

      • Herri eskolan: ikastetxeko kanpoko atean.

  • Irteera: Monitoreak jaso dituen lekura eramango ditu.

  • Saioetara eraman beharrekoa: toaila txiki bat, gel hidroalkoholikoa, eguneko musukoa gordetzeko zorroa, musuko ezberdina jarduera egiteko eta ur botila bat.

  • Eraman musukoa uneoro, kirola egiten den bitartean.

  • Garbitu eskuak xaboiarekin jardueraren aurretik eta ondoren.

  • Ahal den guztietan, mantendu 1,5 metroko distantzia gainerako ikaskideekiko.

  • Ahal den neurrian, ez partekatu materialak, arropa eta botilak.


Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztet.



Koordinatzailea