Guraso agurgarriak,
Jakinarazi nahi dizuegu, urriaren 4an, astelehenean, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.
Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak bertako tabloietan jartzeko. Beraz, ostegun honetan, irailak 30, informazio guztia ikusteko aukera izango duzue.
Ikastolako taldeak:
Ikastola taldeak 2021-2022 (eguneratuta)
Herri Eskolako taldeak:
Herri Eskola taldeak 2021-2022
Egoera berezi honek sortu duen ziurgabetasunaren aurrean eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengo saioetara joateko jarraitu beharreko urratsak.
SAIOETARAKO GIDA (GARRANTZITSUA)
Errespetatu kirol instalazioetan sartu eta irteteko seinaleak.
Sarrera: Monitoreak jasoko ditu ikasleak instalakuntza kanpoan:
Ikastolan: frontoiko sarreran jasoko dira.
Herri eskolan: ikastetxeko kanpoko atean.
Irteera: Monitoreak jaso dituen lekura eramango ditu.
Saioetara eraman beharrekoa: toaila txiki bat, gel hidroalkoholikoa, eguneko musukoa gordetzeko zorroa, musuko ezberdina jarduera egiteko eta ur botila bat.
Eraman musukoa uneoro, kirola egiten den bitartean.
Garbitu eskuak xaboiarekin jardueraren aurretik eta ondoren.
Ahal den guztietan, mantendu 1,5 metroko distantzia gainerako ikaskideekiko.
Ahal den neurrian, ez partekatu materialak, arropa eta botilak.
Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztet.
Koordinatzailea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina