2011/05/05

Jardunaldiak-2011 Maiatzak 7-PADELA

kaixo

larunbat honetan benjamienk padeleko jardunaldia izango dezute.

izen emateak jaso ondoren, banaketa hau egingo da.

10:00-11:15 3. mailako benjaminak (neskak eta mutilak)

11:15-12:30 4. mailako benjaminak (neskak eta mutilak)

Jardunaldi honetan, padeleko oinarrizko saio bat egingo dugu, ariketa eta jolas desberdinak tartekatuz eta bukatzeko partidorenbat ere jokatuko dugu.

Padeleko raketa baldin badezute gogoratu ekartzeaz!

2011/05/04

Jardunaldiak-2011 maiatzak 7-GIPUZKOAKO TXAPELKETA

kaixo
aurtengoan Elgoibarko 3 talde arituko dira gipuzkoako txapelketan;

-Herri eskola 6. maila mutilak, 8ko futbolean
-Ikastola 6. mailako mutilak, eskubaloiean
-Ikastola 6.mailako neskak, eskubaloiean

Futboleko txapelketan 3 jardunaldi daude (Maiatzak 7, 14 eta 21ean). Fase hau gainditzen duen taldeak semifinala maiatzaren 28an jokatuko du eta finala ekainak 6ean izango da.

Eskubaloiko txapelketan aldiz, 5 jardunaldi egongo dira (Maiatzak 7, 14, 21, 28 eta ekainak 6ean). Fase hau gainditzen duen taldeak fase finalera pasako da.

Gipuzkoako txapelketaren berri blog honen bitartez edota www.kirolak.net web orrian izango dezute.



hemen duzue aste honetako jardunalida:

Herri eskola 6-Errekalde 6 (Oñati) # 10:00 Mintxetan
Ikastola 6. maila neskak-Murumendi 6N (Beasain) # 9:30 Olaizaga kiroldegia
Ikastola 6. maila mutilak-Udarregi 6 B (Usurbil) # 10:30 Olaizaga kiroldegia

Zorte on danoi!!!


2011/05/02

Jardunaldiak-2011 maiatzak 7

kaixo guztioi

Oporren bueltan berriro gatoz jardunaldi berezi hauekin. Aste honetan benjaminek padeleko jardunaldia edukiko dezute eta alebinek atletismoko jardunaldia.

-Benjaminek izen ematea ikastetxeetan egin beharko dezute eta ez da taldeen izen ematerik egongo, hau da, parte hatu behar duenak bere izena eman beharko du maiatzak 5a baino lehen. Hemen duzue jardunaldia
https://docs.google.com/document/d/1UPnHzuTJRCXWtBTmoHFi05HTMU6XJNjVS9G_PeznOL8/edit?hl=es#


-Alebinek aldiz, atletismoko taldekako jardunaldia izango duzue. Aste honetako entrenamendu saioetan monitoreek azalduko dute guztia. Animatu parte hartzera, desberdina izango da eta!
Hemen duzue jardunaldia
https://docs.google.com/document/d/1w29DPVzNJ_I-Ty4EVKOIVl7gY7QUzZdfhcHElpIBChY/edit?hl=es#