2020/11/25

Eskola Kirola 2020-2021 inskripzio epea

 

Guraso agurgarriak,

Elgoibarko Eskola Kirol Elkartetik jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 6ko Dekretuaren aginduz oraindik Eskola Kiroleko saioekin hasterik ezin badugu ere, lanean dihardugula ahal dugun bezain laster hasiera emateko. COVID-19ak sortu duen ziurgabetasun egoera honetan eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengoan izen ematearekin batera jarraitu beharreko urratsak.

Eskola Kirolean parte hartzeko inskripzio orria bete beharko da eta kuotaren ordainagiria ikastetxean entregatu, Herri Eskolan kasuan, eta txintxurretakz@hotmail.com korreora bidali, ikastolaren kasuan, saioekin hasi baino lehen. Honekin batera, 2020-2021 ikasturteko eskola-kiroleko jardueretan parte hartzeko baldintzak eta prebentzio-neurriak ezagutzeko, onartzeko eta haiekin konprometitzeko dokumentua sinatu beharko da (aitak/amak edo tutoreak). 

Beraz, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskola Kiroleko saioak baimentzen dituenean hasiko gara saioekin. Astebete aurretik jakinaraziko zaizue eta epe horretan ekarri beharko dira ikastetxera honako dokumentuak: inskripzio orria beteta, lehen kuotaren ordainagiria eta aipatutako konpromezu dokumentua aitak/amak edo tutoreak sinatuta. Online egiten bada dokumentu horiek online bidez bidali beharko dira edo txintxurretakz@hotmail.com korreora.

Aurtengo egoera berezia izanik, kuotaren ordainketa hilero egitea erabaki da. Horretarako, hilabete bakoitzaren 10a baino lehen, ikasle bakoitzak Eskola Kiroleko kontu korronte honetan egin beharko du ordainketa, eta ondoren, aipatu bezala, ziurtagiria modu hauetan entregatu:

-Herri eskola: ziurtagiria ikastetxean entregatu Eskola Kiroleko arduradunari.

-Ikastola: ziurtagiria online moduan entregatu edo txintxurretakz@hotmail.com korreoan.

Uneren batean etxeratze aginduagatik zerbitzua denboraldi jakin batean bertan behera geratuko balitz, hurrengo hilabetean dagokion deskontua egingo litzateke.

 Amaitzeko erantsirik doazkizue Elgoibarko Eskola Kirolaren programa, familientzat gida arautegiarekin, inskripzio orria eta sinatu beharreko konpromezu dokumentua.

Esan  bezala, hasteko baimena dugunean astebete aurretik jakinaraziko zaizue hasiera data.

Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.

 Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.


Oharra eta programa:

Inskripzio oharra


Ordutegiak gogoratzeko:

Inkripzio orriak eta baimena:

GIDAK:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina