2020-2021
KURTSO HASIERAKO KOMUNIKATUA Udako oporraldi ostean ikasturte berriari ongi etorria egitea tokatzen
da, aurten baina, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ELGOIBARKO
ESKOLA KIROLA ELKARTEAK, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta
Udal Kirol Patronatuak osatzen dutena, hasiera
hori atzeratzeko erabakia hartu behar izan du. Gure
iritziz egokiena tentuz jokatzea da. Horrexegatik, aurrekaririk gabeko egoera
ziur gabe eta aldakor honen aurrean, hurrengo asteetan ikastetxeetako
egoeraren eboluzioa zer nolakoa den ikusi eta horren araberako erabakia
hartuko da. Jarduera
fisikoak haurren, eta guztion, osasun fisiko eta emozionalean daukan
garrantzia berebizikoa da eta horretaz jakitun gara. Horrela, bere asmoa eta
borondatea, posible den heinean egoerari egokituriko jarduerak martxan
jartzea da. Alabaina, momentuz itxarotea tokatzen da. Hala
ere, jakin aurtengo ikasturtea prestatzen lanean dihardugula, gure helburua
aurten ere eskola kirolaz gozatzeko aukera herriko familia eta neska-mutil
guztiei helaraztea baita. Izango duzue gure berri, laster elkar ikusiko dugulakoan, zaindu eta
animo! ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEA -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
|
2020/09/16
2020-2021 Ikasturte hasierako komunikatua
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina