Familia agurgarriak,
Hemen lagatzen dugu 3. programa:
https://drive.google.com/file/d/11ATmU5lZbUjsEV6p8aTK5QNs_S0LRCxQ/view?usp=sharing
Ondo izan!
Familia agurgarriak,
Hemen lagatzen dugu 3. programa:
https://drive.google.com/file/d/11ATmU5lZbUjsEV6p8aTK5QNs_S0LRCxQ/view?usp=sharing
Ondo izan!
Egun on familia guztiei,
Egun on guztioi,
Hemen lagatzen dugu 2. programa:
Covid-19aren egoerak okerrera egin duenez, ikastetxeek zuhurtziaz jokatu nahi dute asteburuetako jardunaldiekin. Hala gomendatu du Hezkuntza Sailak.
Egun on!
Gaur hasten dira Eskola Kiroleko 2021-2022 ikasturteko saioak!
Hemen lagatzen dizuegu informazioa:
Eskola Kirola Egutegia 2021-2022
Eskola kiroleko aseguruaren estaldura (Euskaraz/Castellano)
Ondo izan!
Guraso agurgarriak,
Jakinarazi nahi dizuegu, urriaren 4an, astelehenean, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.
Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak bertako tabloietan jartzeko. Beraz, ostegun honetan, irailak 30, informazio guztia ikusteko aukera izango duzue.
Ikastolako taldeak:
Ikastola taldeak 2021-2022 (eguneratuta)
Herri Eskolako taldeak:
Herri Eskola taldeak 2021-2022
Egoera berezi honek sortu duen ziurgabetasunaren aurrean eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengo saioetara joateko jarraitu beharreko urratsak.
SAIOETARAKO GIDA (GARRANTZITSUA)
Errespetatu kirol instalazioetan sartu eta irteteko seinaleak.
Sarrera: Monitoreak jasoko ditu ikasleak instalakuntza kanpoan:
Ikastolan: frontoiko sarreran jasoko dira.
Herri eskolan: ikastetxeko kanpoko atean.
Irteera: Monitoreak jaso dituen lekura eramango ditu.
Saioetara eraman beharrekoa: toaila txiki bat, gel hidroalkoholikoa, eguneko musukoa gordetzeko zorroa, musuko ezberdina jarduera egiteko eta ur botila bat.
Eraman musukoa uneoro, kirola egiten den bitartean.
Garbitu eskuak xaboiarekin jardueraren aurretik eta ondoren.
Ahal den guztietan, mantendu 1,5 metroko distantzia gainerako ikaskideekiko.
Ahal den neurrian, ez partekatu materialak, arropa eta botilak.
Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztet.
Koordinatzailea
Egunon guztioi,
Jada martxan dago 2021-2022 ikasturteko Eskola Kiroleko programa. Eusko Jaurlaritzak normaltasunez hasteko aukera ematen digula esan dezakegun arren, pandemia garaian jarraitzen dugu eta segurtasun neurriak betetzen jarraitzea ezinbestekoa izango da.
Eskola kiroleko kontseiluak, aurreko astean burututako bileran hurrengo erabaki hauek hartu zituen:
Eskola Kirolean
parte hartzeko, online (ikastetxe bakoitzak kudeatuko du) bete beharko da izen-emate orria; epea irailaren
15ean hasi eta 21ean bukatuko da . Honekin batera, 2021-2022
ikasturtean eskola kiroleko ekintzetan
parte hartzeko baldintzekiko ezagupena, onarpena eta konpromezua adierazten
dituen dokumentua aurkituko duzue. Dokumentu hau sinatu (aita/ama/tutore)
beharko da datu babesen dokumentuarekin batera. Azken dokumentua ere bertan
aurkituko duzue. Saioak urriaren 4an hasiko dira.
Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte
hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.
Ordutegiei dagokionez,gela egonkorrak mantentzeko saiakera egingo da nahiz eta malgutasuna egongo den maila bereko haurrak elkartzeko, taldeak antolatzean sor daitezkeen oztopoei aurre egiteko.
Oharrak:
___________________________________________________________________________________
Buenos días a tod@s,
Ya está en marcha el programa de Deporte Escolar de Elgoibar del curso
2021-22. Podemos decir que el Gobierno Vasco nos permite comenzar el curso con
“normalidad”. Sin embargo, dado que la pandemia sigue entre nosotros y
nosotras, el cumplimiento de las medidas sanitarias seguirá siendo
imprescindible.
El consejo de deporte escolar de Elgoibar, tras reunirse la semana pasada y valorar la situación actual, ha decido los siguientes puntos:
Hay que recordar que es obligatorio participar en el Deporte Escolar para poder participar en las escuelas de los Clubes según la normativa de la Diputación Foral.
Respecto a los horarios, Se tratará de mantener las clases burbujas, con la posibilidad de juntar alumnos del mismo curso por causas logísticas.
Notas: