Egun on familia guztiei,
2021/12/10
Eskola Kirola: 2. programa (moldatuta)
2021/12/03
Eskola Kirola: 2. programa
Egun on guztioi,
Hemen lagatzen dugu 2. programa:
Covid-19aren egoerak okerrera egin duenez, ikastetxeek zuhurtziaz jokatu nahi dute asteburuetako jardunaldiekin. Hala gomendatu du Hezkuntza Sailak.
2021/10/05
Eskola Kirola informazioa 2021-2022
Egun on!
Gaur hasten dira Eskola Kiroleko 2021-2022 ikasturteko saioak!
Hemen lagatzen dizuegu informazioa:
Eskola Kirola Egutegia 2021-2022
Eskola kiroleko aseguruaren estaldura (Euskaraz/Castellano)
Ondo izan!
2021/09/30
Eskola Kirola 2021-2022: Taldeak eta ordutegiak
Guraso agurgarriak,
Jakinarazi nahi dizuegu, urriaren 4an, astelehenean, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.
Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak bertako tabloietan jartzeko. Beraz, ostegun honetan, irailak 30, informazio guztia ikusteko aukera izango duzue.
Ikastolako taldeak:
Ikastola taldeak 2021-2022 (eguneratuta)
Herri Eskolako taldeak:
Herri Eskola taldeak 2021-2022
Egoera berezi honek sortu duen ziurgabetasunaren aurrean eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz, ondoren azalduko dizkizuegu aurtengo saioetara joateko jarraitu beharreko urratsak.
SAIOETARAKO GIDA (GARRANTZITSUA)
Errespetatu kirol instalazioetan sartu eta irteteko seinaleak.
Sarrera: Monitoreak jasoko ditu ikasleak instalakuntza kanpoan:
Ikastolan: frontoiko sarreran jasoko dira.
Herri eskolan: ikastetxeko kanpoko atean.
Irteera: Monitoreak jaso dituen lekura eramango ditu.
Saioetara eraman beharrekoa: toaila txiki bat, gel hidroalkoholikoa, eguneko musukoa gordetzeko zorroa, musuko ezberdina jarduera egiteko eta ur botila bat.
Eraman musukoa uneoro, kirola egiten den bitartean.
Garbitu eskuak xaboiarekin jardueraren aurretik eta ondoren.
Ahal den guztietan, mantendu 1,5 metroko distantzia gainerako ikaskideekiko.
Ahal den neurrian, ez partekatu materialak, arropa eta botilak.
Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztet.
Koordinatzailea
2021/09/15
Eskola Kirola 2021-2022: Izen ematea epea zabalik
Egunon guztioi,
Jada martxan dago 2021-2022 ikasturteko Eskola Kiroleko programa. Eusko Jaurlaritzak normaltasunez hasteko aukera ematen digula esan dezakegun arren, pandemia garaian jarraitzen dugu eta segurtasun neurriak betetzen jarraitzea ezinbestekoa izango da.
Eskola kiroleko kontseiluak, aurreko astean burututako bileran hurrengo erabaki hauek hartu zituen:
- Ikastetxe bakoitzak bere eremuan antolatuko ditu ekintzak.
- Aurten, astean bi saio eskainiko dira bat beharrean.
- Gela egonkorrak mantentzeko saiakera egingo da nahiz eta malgutasuna egongo den maila bereko haurrak elkartzeko, taldeak antolatzean sor daitezkeen oztopoei aurre egiteko.
- Aurreko ikasturteko programa mantenduko da, asteburuetan ez da lehiaketarik egongo (momentuz).
- Ekintzak osasun neurriak hartuta antolatuko dira: musukoa erabiliz eta kontaktuak ahalik eta gehien saihestuz.
- Baldintza eta protokolo guztiak betez, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen saiatuko gara.
- Kuotak hilekoak izango dira eta helbideratzea mantenduko da.
Eskola Kirolean
parte hartzeko, online (ikastetxe bakoitzak kudeatuko du) bete beharko da izen-emate orria; epea irailaren
15ean hasi eta 21ean bukatuko da . Honekin batera, 2021-2022
ikasturtean eskola kiroleko ekintzetan
parte hartzeko baldintzekiko ezagupena, onarpena eta konpromezua adierazten
dituen dokumentua aurkituko duzue. Dokumentu hau sinatu (aita/ama/tutore)
beharko da datu babesen dokumentuarekin batera. Azken dokumentua ere bertan
aurkituko duzue. Saioak urriaren 4an hasiko dira.
Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte
hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.
Ordutegiei dagokionez,gela egonkorrak mantentzeko saiakera egingo da nahiz eta malgutasuna egongo den maila bereko haurrak elkartzeko, taldeak antolatzean sor daitezkeen oztopoei aurre egiteko.
Oharrak:
___________________________________________________________________________________
Buenos días a tod@s,
Ya está en marcha el programa de Deporte Escolar de Elgoibar del curso
2021-22. Podemos decir que el Gobierno Vasco nos permite comenzar el curso con
“normalidad”. Sin embargo, dado que la pandemia sigue entre nosotros y
nosotras, el cumplimiento de las medidas sanitarias seguirá siendo
imprescindible.
El consejo de deporte escolar de Elgoibar, tras reunirse la semana pasada y valorar la situación actual, ha decido los siguientes puntos:
- Cada colegio organizara las actividades en su recinto.
- Se impartirán dos sesiones a la semana en vez de una.
- Se tratará de mantener las clases burbujas, con la posibilidad de juntar alumnos del mismo curso por causas logísticas.
- Se mantendrá el programa del curso anterior, sin competiciones los fines de semanas (se irá valorando esta posibilidad durante el curso).
- Las actividades se organizarán en función de las restricciones de salud: uso de mascarilla y reduciendo el contacto físico al máximo.
- Cumpliendo todas las normas y protocolos, intentaremos ofrecer un servicio de calidad.
- La cuota pasará a ser mensual y se mantendrá la domiciliación.
Hay que recordar que es obligatorio participar en el Deporte Escolar para poder participar en las escuelas de los Clubes según la normativa de la Diputación Foral.
Respecto a los horarios, Se tratará de mantener las clases burbujas, con la posibilidad de juntar alumnos del mismo curso por causas logísticas.
Notas:
2021/09/10
Eskola Kirola: Komunikatua
Egun on,
Eskola Kiroleko Kontseilua bildu ondoren, esan dezakegu dagoeneko zehaztu dela 2020-2021 ikasturteko antolaketa.
Datorren astean jasoko duzue informazio guztia (ordutegiak, kuotak, izena emateko orria…).
Eskola Kiroleko saioak urriaren 4an hastea aurreikusten dugu.
Agur bero bat.
____________________________________________________________________________
Buenos días,
Después de la reunión que ha mantenido el Consejo del deporte escolar, podemos adelantar que ya se ha decido la organización de cara al curso 2020-2021.
La semana que viene os enviaremos toda la información (horarios, cuotas, hoja de inscripción…).
Esta previsto que las sesiones del Deporte Escolar comiencen el 4 de octubre.
Un saludo.
2021/09/08
Eskola kirola 2021-2022: oharra
Egun on guztioi,
Nola joan dira oporrak? Dena ondo joan ziazuela eta energiaz beterik bueltatu zaretela espero dugu.
Joan den ikasturtearen amaieran jakinarazi genizuen, pandemiaren bilakaeraren eta covid-19aren aurkako prebentzio-neurri berrien arabera, antolatuko genuela Eskola Kiroleko 2021-2022 ikasturteko antolaketa.
Badakigu, familiok ahal bezain laster behar dituzuela ordutegiak, guztia antolatu ahal izateko. Baina, aurreko urtean bizitakoaren ostean, urte osorako behin betiko ordutegia definitu nahi dugu, ikasturtean zehar aldaketarik egin behar ez izateko eta hauek suposatzen dituzten buruhaustean ekiditeko.
Aste honetan bilduko da eskola kiroleko kontseilua antolaketaren nondik norakoak zehazteko. Hartzen diren erabakien berri emango zaizue datozen egunetan.
Ondo izan!
________________________________________________________________________________
Buenos días a tos@s,
¿Cómo han ido las vacaciones? Esperamos que todo salga bien y que hayáis vuelto con las pilas cargadas.
Tal y como os comunicamos a finales del pasado curso, de acuerdo con la evolución de la pandemia y las nuevas medidas de prevención contra el covid-19, se definiría la organización del deporte escolar 2021-2022.
Entendemos la necesidad de las familias de tener los horarios atados, pero tras la experiencia adquirida en el curso anterior, es mejor definir la organización completa al comienzo del curso para evitar confusiones y cambios.
Esta semana se reunirá el consejo del deporte escolar para definir la organización y se os informará lo mas rápido posible.
Un saludo