|
2020-2021
KURTSO HASIERAKO KOMUNIKATUA Udako oporraldi ostean ikasturte berriari ongi etorria egitea tokatzen
da, aurten baina, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ELGOIBARKO
ESKOLA KIROLA ELKARTEAK, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta
Udal Kirol Patronatuak osatzen dutena, hasiera
hori atzeratzeko erabakia hartu behar izan du. Gure
iritziz egokiena tentuz jokatzea da. Horrexegatik, aurrekaririk gabeko egoera
ziur gabe eta aldakor honen aurrean, hurrengo asteetan ikastetxeetako
egoeraren eboluzioa zer nolakoa den ikusi eta horren araberako erabakia
hartuko da. Jarduera
fisikoak haurren, eta guztion, osasun fisiko eta emozionalean daukan
garrantzia berebizikoa da eta horretaz jakitun gara. Horrela, bere asmoa eta
borondatea, posible den heinean egoerari egokituriko jarduerak martxan
jartzea da. Alabaina, momentuz itxarotea tokatzen da. Hala
ere, jakin aurtengo ikasturtea prestatzen lanean dihardugula, gure helburua
aurten ere eskola kirolaz gozatzeko aukera herriko familia eta neska-mutil
guztiei helaraztea baita. Izango duzue gure berri, laster elkar ikusiko dugulakoan, zaindu eta
animo! ELGOIBARKO ESKOLA KIROLA ELKARTEA -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
|
2020/09/16
2020-2021 Ikasturte hasierako komunikatua
2020/06/12
2020/05/11
#nietxeangeratzennaiz
Arratsalde on!
Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.
Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugun ideiak dira:
2020/05/04
#nietxeangeratzennaiz
Egun on guztioi!
Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.
Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugun ideiak dira.
2020/04/27
#nietxeangeratzenmaiz
Egun on guztioi!
Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.
Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugu.
#nietxeangeratzen naiz 1go asteko proposamenak
EUTSI GOGOR!
PD: Orain gure ikasleak ordutxo bat iretzeko aukera daukate.
JOKATU ZENTZUZ ETA ERRESPETUZ MESEDEZ!!
Hemen lagatzen dizuegu PDF bat jarduera ezberdinekin.
Pdf honetan aurkituko dituzuen jarduerak webgune ezberdinetatik eta sare sozialetatik hartu ditugu.
#nietxeangeratzen naiz 1go asteko proposamenak
EUTSI GOGOR!
PD: Orain gure ikasleak ordutxo bat iretzeko aukera daukate.
JOKATU ZENTZUZ ETA ERRESPETUZ MESEDEZ!!
2020/04/22
#nietxeangeratzennaiz
MALABAREAK
Arratsalde on!!
Hemen lagako dizkizuet malabareak eta makila txinoen erabilera ikasteko bideo batzuk.
Malabareak:
Makila txinoak:
Malabereetan pazientzia handia eduki behar da!!
Animo eta ondo pasa!
#nietxeangeratzennaiz
Egun on guztioi!!
Zer moduz daramazue egoera hau?? Espereo dugu, ahal den neurrian, ondo eramatea.
Osasuna zaintzea da garrantzitsuena egun hauetan.
Horretarako Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko
teknikariak, etxean Herri Kirolak lantzeko bideo batzuk pasatu dizkigute zuekin partekatzeko
Ondoren bidaltzen dizuedan esteka hauetan, eskola kirolean
jorratzen ditugun hiru herri kirolenak dira;
Sokatira:
Lokotx biltzea:
Giza proba:
Eutsi gogor!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
