2017/12/01
Oharra:
Alebin neskentzat bideratuta.
Eguraldia txarra dela eta bi kondizioaren zain gaude:
- Gipuzkoako Diputaziaren zain gaude Kirol jardueren inguruan hartzen den erabakiarekin. Normalean azken momentuan erabakitzen dute kirol jarduerak aurrera edo bertan behera geratzen diren.
-Herri eskolako kantxaren egoera. Kasu honetan gaur eta bihar artean ikusi behar dugu zelan dagoen.
Beraz, momentuz, Herri eskolan jokatu behar diren partidak mantentzen dira.
Berri gehiago daukagunian jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
Diputazioa honako oharra bidali digu:
Asteburu honetan izango dugun eguraldiaren araberako gorabeheren inguruan hurrengoa adierazi nahi dizuegu larunbata, abenduak 2, burutuko diren eskola kiroleko programa barruan dauden jardueren inguruan:
- Alerta laranjan gaude asteburu guztian zehar. Gure gomendioa da naturan (mendian, itsasoan…) eta estali gabeko lekuetan ere garatzen diren kirol jarduerak suspenditzea.
- Toki itxietan garatzen diren jarduerak, aldiz, bideragarritasunaren baldintzen arabera jokatuko da.
- Bestalde, gogoratzen dizuegu sortuko diren egoera desberdinetan zentsuz jokatzea .
Beraz, partidak mantentzen dira. Hala ere, buhar Herri eskolako egoera ikusiko dugu eta zuei konfirmatuko dizuegu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina