2018/09/24

Eskola kirola: saioen taldeak 2018-2019

Guraso agurgarriak:

Lerro hauen bitartez informatu nahi zaituztegu, urriaren 1ean, astelehena, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.

Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak euren tabloietan jartzeko. Beraz, astearte honetan, irailak 25, ikusteko aukera izango duzue informazio guztia.



Taldeak:

- Aurrebenjaminak (Herri Eskola eta Ikastola):


Oharra aurrebenjaminak:
Aurrebenjaminak ikastolako kantxa estali gabean jasoko ditugu. Kantxa honetara frontoiko atetik sartzen da. Kontutan izan hau mesedez, bertan monitoreak egongo baitira zain.
Bestetik, aurtengo ikasle kopurua handitu da nabarmen. Hortaz, taldeak orekatuagoak egoteko, ikasle batzuei zuen bigarren aukeran egokitu dizuegu. Barkatu eragozpenak.


- Herri Eskolako saioen taldeak:

- Ikastolako saioen taldeak:


Arreta ordutegia:
*Telefonoz 626162952: Astelehen, asteazken eta ostiralean 9:00-13:00etara



Ondo izan!!

2018/09/10

Eskola Kirola 2018-2019: Inskripzio epea zabalik

Egunon guztioi!!

Zer moduz joan dira oporrak?? Motzak?? Berriz martxan jarri behar gara!

Ikasturte berria hasiera ematen diogu inskripzio epea zabalduz.
Azken eguna entregatzeko irailak 14.

Hemen lagatzen dizuegu informazio guztia:

Herri Eskola:
Hasierako eskutitza 2018-2019
Izen-emate orria 2018-2019
Herri Eskolako ordutegiak 2018-2019 (entregatu izen-emate orriarekin batera)

Ikastola:
Hasierako eskutitza 2018-2019
Izen-emate orria 2018-2019
Ikastolako ordutegiak 2018-2019  (entregatu izen-emate orriarekin batera)

Ondo izan!

2018/06/13

Eskola Kirola 2018-2019 ikasturtea

Egunon guztioi!

Hemen lagatzen dizuegu hurrengo Ikasturtearen inguruko informazioa.

Eskola Kirola 2018-2019 informazioa

Ordutegiak 2018-2019:
Herri Eskola 2018-2019 ordutegiak

Ikastola 2018-2019 ordutegiak

Izen emateko epea  irailean zabalduko da.

Ondo izan!!

2018/05/30

Eskola Kirola 2017-2018 ikasturte amaiera

Egunon guztioi!

Bihar, maiatzak 31, Eskola Kiroleko azken saioak izango dira.

Eskertu nahi dizuegu parte hartu duzuen guztiei.

Orain hurrengo urteko ikasturteari begira jarriko gara!


Ondo izan!!

2018/05/16

Maiatzak 19: Igeriketa Eguna

Egunon guztioi,
“IGERIKETA EGUNA” 6    urtetik    12    urtera (LH1 –LH6  mailakoak) bitarteko    ikasleentzat zuzendua dago eta OLAIZAGA KIROLDEGIAN izango da. Frogak goizez egingo dira umeen adinaren arabera egokituta.

EKITALDIAREN HASIERA:10:00etan
          ADINA eta ORDUTEGIA:
- 1., 2. eta 3. maila (11:00etan)
- 4 , 5 eta 6. maila (10:00 etan)

FROGAK: Txikiek jolasetan parte hartuko     dute     eta     nagusiak
igeriketa froga desberdinetan.