2014/10/08

Urriak 11 - Atletismoko jardunaldia + Eskola kiroleko egutegiak 2014-2015


Egunon guztioi!!!

Idatzi honen bitartez informatu nahi dizuegu, urriaren 11n, zapatua,  “Atletismoko jardunaldia” ospatuko dela Eskola kiroleko asteburuetako jardunaldiei hasiera emateko.

Jardunaldian Mintxetako Atletismo taldekoek hartuko dute parte Eskola Kirolarekin batera.

Lekua: Mintxeta
Ordua: 9:30-11:30 (9:15etan egon beharko da Mintxetan)

Bestetik, taldeko kiroleko jardunaldiekin urriaren 18an hasiko gara. Hurrengo astean zuen seme-alabenegokitu zaien taldeen berri emango dizuegu.


Eskola Kiroleko saioen  Egutegia:

Asteburuko jardunaldien egutegia:
**Aldaketak egon dira


Ondo izan!!


2014/09/29

Eskola Kirola 2014-2015: Taldeak eta ordutegiak

Egunon guztioi!

Esan bezala, hemen lagatzen dizuet taldeak eta ordutegiak.

Gogoratu urriak 1ean, asteazkena, hasten direla Eskola Kiroleko saioak.


Aurrebenjaminak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kS0JlaDdGS1hKa0U/edit?usp=sharing

Oharra: Aurrebenjaminak ikastolako kantxa estali gabean jasoko ditugu. Kantxa honetara frontoiko atetik sartzen da. Kontutan izan hau mesedez, bertan monitoreak egongo baitira zain.

Benjamin eta alebinak:


Ikastolako taldeak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kV0ItLVFWd1NCU0k/edit?usp=sharing


Herri eskolako taldeak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kUGpFQ0d5TzF5MGM/edit?usp=sharing


Ondo izan!

2014/09/24

"Neskak eta kirola" programa: 3. eta 4. mailako neskeei zuzenduta

Guraso agurgarriak:

2014-2015ko ikasturtean Eskola Kirola “Neskak eta kirola” programa jarri dugu martxan, 3. eta 4.
mailako nesken parte-hartzea bultzatzeko.

Horretarako, zapatu honetan, irailak 27, zuen alabei gonbidatzen diegu jardunaldi berezi batera euren parte-hartzea bultzatzeko Eskola Kirolean.

Jardunaldia dohainik izango da eta Ikastolako kantxetan burutuko dugu. Parte-hartzera animatzen zaituztegu.

Ordua: 10:30-11:45
Lekua: Ikastolako goiko kantxetan



Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

2014/09/08

ESKOLA KIROLA 2014-2015: Izen emate epea zabalik

Egunon guztioi!!

Zer moduz joan dira oporrak? Indar berriturik??

Ikasturte hasierakin batera eskola kirola ere badator.

Hemen lagatzen dizuet hasierako eskutitza eta izen emate orria.


Hasierako eskutitza:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kOTNPMFU4NndpZ1k/edit?usp=sharing
Izen emate orria:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kSnpOUnBmZWFyTGs/edit?usp=sharing

Epea: irailaren 9tik 17ra.

Animatu parte-hartzera!!

2014/06/04

Ekainak 7 - Tenis jaialdia 2014

Egunon guztoi berriro!

Patronatuak antolatuta, Tenis jaialdia ospatuko da zapatu honetan.

Ordutegia: 10:30 - 14:00
Lekua: Kiroldegia

-Abiadurazko radarra
-Pelotak jaurtitzeko makina
-Agassi puzgarria
-Minitenis txapelketa
-Jolasak eta sariak

6 URTETIK GORA

ANTOLATZAILEA: ELGOIBARKO UDAL KIROL PATRONATUA



Animatu parte hartzera!!

Ekainak 7 - F8ko eta Eskubaloiko Gipuzkoako erdi finalak

Egunon guztioi!!

Aste honetan gure ikasleek F8ko eta eskubaloiko erdifinalak jokatuko dute.

F8ko txapelketa:
Herri eskolako 6 mailako mutilak jokatzen dute.
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kSW1ocngyUGVUYUU/edit?usp=sharing

Eskubaloiko txapelketa:
Ikastolako 6B mutilak eta neskak jokatzen dute.
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kLXJuSkVBVXVqbHc/edit?usp=sharing

Zorte on hiru taldeei!!