2014/09/24

"Neskak eta kirola" programa: 3. eta 4. mailako neskeei zuzenduta

Guraso agurgarriak:

2014-2015ko ikasturtean Eskola Kirola “Neskak eta kirola” programa jarri dugu martxan, 3. eta 4.
mailako nesken parte-hartzea bultzatzeko.

Horretarako, zapatu honetan, irailak 27, zuen alabei gonbidatzen diegu jardunaldi berezi batera euren parte-hartzea bultzatzeko Eskola Kirolean.

Jardunaldia dohainik izango da eta Ikastolako kantxetan burutuko dugu. Parte-hartzera animatzen zaituztegu.

Ordua: 10:30-11:45
Lekua: Ikastolako goiko kantxetan



Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

2014/09/08

ESKOLA KIROLA 2014-2015: Izen emate epea zabalik

Egunon guztioi!!

Zer moduz joan dira oporrak? Indar berriturik??

Ikasturte hasierakin batera eskola kirola ere badator.

Hemen lagatzen dizuet hasierako eskutitza eta izen emate orria.


Hasierako eskutitza:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kOTNPMFU4NndpZ1k/edit?usp=sharing
Izen emate orria:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kSnpOUnBmZWFyTGs/edit?usp=sharing

Epea: irailaren 9tik 17ra.

Animatu parte-hartzera!!

2014/06/04

Ekainak 7 - Tenis jaialdia 2014

Egunon guztoi berriro!

Patronatuak antolatuta, Tenis jaialdia ospatuko da zapatu honetan.

Ordutegia: 10:30 - 14:00
Lekua: Kiroldegia

-Abiadurazko radarra
-Pelotak jaurtitzeko makina
-Agassi puzgarria
-Minitenis txapelketa
-Jolasak eta sariak

6 URTETIK GORA

ANTOLATZAILEA: ELGOIBARKO UDAL KIROL PATRONATUA



Animatu parte hartzera!!

Ekainak 7 - F8ko eta Eskubaloiko Gipuzkoako erdi finalak

Egunon guztioi!!

Aste honetan gure ikasleek F8ko eta eskubaloiko erdifinalak jokatuko dute.

F8ko txapelketa:
Herri eskolako 6 mailako mutilak jokatzen dute.
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kSW1ocngyUGVUYUU/edit?usp=sharing

Eskubaloiko txapelketa:
Ikastolako 6B mutilak eta neskak jokatzen dute.
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kLXJuSkVBVXVqbHc/edit?usp=sharing

Zorte on hiru taldeei!!

2014/05/30

Atletismo jardunaldia bertan behara geratzen da eguraldiagatik

Egunon guztioi!!

Eguraldiaren iragarpenak ikusirik, biharko jardunaldia bertan behara geratuko da eguraldiagatik.


Barkatu eragozpenak.

Ondo izan!!

2014/05/28

Eskola Kirola 2013-2014ren amaiera - Atletismo jardunaldia

Informatu nahi dizuegu maiatzak 30ean, ostirala, 2013-2014ko Eskola Kiroleko urteko azken saioa  izango dela.

Baita informatzen zaituztegu maiatzak 31n, azken jardunaldia izango dugula. 

 Atletismo jardunaldia izango da:

 10:00tik 11:45ra Mintxetan.
 (Euria egiten badu bertan bera geldituko da).

Mila esker parte hartu duzuen guztiei eta hurrengo kurtsorarte!!