2014/05/13

Maiatzak 17 - Gipuzkoako saskibaloi txapelketa

Egunon guztioi!!

Aste honetan ikastolako 6A mutiletan eta nesketan OƱatin jokatuko dute gipuzkoako txapelketaren partidua.

https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kQWJDVWN3OTVkUlk/edit?usp=sharing

Zorte on bi ekipoei!!

Maiatzak 24 - IGERIKETA EGUNA 2014

Jauna/anderea:
      Zuengana       zuzentzen       gara, Maiatzaren 24 an. "IGERIKETA EGUNA"     ospakizunaren     berri
ematera.    6    urtetik    14    urtera (LH1 –LH6  mailakoak) bitarteko    ikasleentzat zuzendua
dago eta OLAIZAGAKIROLDEGIAN ¡zango da. Frogak goizez     egingo     dira     umeen adinaren arabera egokituta.
       EKITALDIAREN  HASIERA: 10:00etan
       ADINA eta ORDUTEGIA:
- 1., 2. eta 3. maila (11:00etan)
- 4 , 5 eta 6. maila (10:00 etan)

•     FROGAK: Txikiek jolasetan parte hartuko     dute     eta     nagusiak igeriketa froga desberdinetan.


Aldez aurretik eskerrak emanez

ELGOIBARKO IGERIKETA TALDEA

2014/05/07

Maiatzak 10 - Gipuzkoako saskibaloi txapelketa

Egunon berriro!

Aste honetan Gipuzkoako saskibaloi txapelketako partidak jokatuko dira.

Sailkatu diren Elgoibarko taldeak hauek dira:

Mutiletan: Ikastola 6A

Nesketan: Ikastola 6A

Partidak Elgoibarko herri eskolan jokatuko dira:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kYjlBWFBab2JrUDg/edit?usp=sharing


Zorte on bi taldeei!!

Maiatzak 10 - Morkaiko Eguna

Kaixo lagunak!!
Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 10an (zapatua) ospatuko dugu eta hurrengo ekitaldiak izango ditu barne:
*Elgoibarko Itzulia: Nagusientzako mendi itzulia. 38km luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/elgoibarko-itzulia/elgoibarko-itzulia-ibilbidea/
*Elgoibarko Itzulitxoa: Haurrentzako mendi itzulia: Elgoibartik Morkaiko mendira (520m) igo, San Migelen indarrak berreskuratu eta Elgoibarrera jeitsi.
*Finalista Eguna: Haurrek urtean zehar egindako mendien arabera dominak jasoko dituzte. Zerrenda aurkezteko azken eguna apirilak 18 izango da. Informazio gehiago link honetan:http://www.morkaiko.net/kalendarioa/finalista-eguna/
Egunaren egitaraua hau izango da azken orduko aldaketarik ezean:
  •   Nagusiak 6:00  Elgoibarko Itzuliko Irteera Plaza Handitik
  •   Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren Irteera Plaza Handitik (10:00etan San Pedrotik urtetzen direnak.
  •   Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak San Migeleko abituaiamentuan indarrak berrituko dituzte.
  •   Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisaua, postre…). Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Plaza Handian.
  •   Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Plaza Handian
  •   Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Plaza Handian (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)

2014/04/30

MAIATZAREN 1EKO ESKUBALOI EGUNEAN ALDAKETAK

Maiatzaren 1erako eguraldi iragarpenak euria %100 eman duenez, bertan behera gelditu dira plazako ekintzak . Aubixako irteera ordea mantendu egingo da.

Sanlo-ren web orrian informazio gehiago:
http://www.sanlo.net/

Martxoak 1ko zubia

Egunon guztioi!!

Informatu nahi zaituztegu martxoak 1 eta 2an ez dela Eskola kiroleko saiorik egongo zubia dagoelako.

Ondo izan egun hauek!!

2014/04/11

II. ESKUBALOI EGUNA - Maiatzak 1‏

II. ESKUBALOI EGUNA OSPATUKO DA MAIATZAREN 1EAN

Aurreko urtean hasitakoarekin jarraituz, Sanlo taldeak II. Eskubaloi Eguna ospatuko da maiatzaren 1ean, ostegunean, Kalegoen plazan. Benjamin eta alebin mailako neska-mutilentzat prestatutako jardunaldia izango da, eta ondorengo plangintza aurreikusi dugu:

  • 10:30 Partiden hasiera
  • 13:00 Bazkaria (Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, postre eta edaria SANLOren kontura)
  • 15:00 Partiden jarraipena.
  • 18:30 Jardunaldiaren amaiera.
Tartean, plaza inguruko guneren batean jolas desberdinak egiteko txoko bat ere jartzea espero da.
Aurten berrikuntza gisa, parte hartzen dutenen artean, Aubixara joateko aukera izango da (plazak bete arte),  han gaua pasatzera. Gauzak honela, plazako jardunaldia amaitzean, Txankakoako zubian Aubixara igotzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Hortarako, 25€ko diru sarrera egin beharko dute, haurraren izen abizenak adieraziz, ondorengo kontu korrontean:
  • ES57 2095 5036 51 1064353542 Kutxabank-
Oharra: izen eman ondoren, atzera bota ezkero, %80 itzuliko da.
Aubixara igotzen direnak, hurrengo egunean, maiatzaren 2an, 16:30etan jaso beharko dira Aubixan bertan. Hau da, ez dute bueltarako autobusik izango.
Plazan parte hartzeko taldeka eman beharko da izena. Esteka honetan duzuen galdetegi bakarra bete beharko da taldeko:
Taldeak 8 eta 10 haur bitartekoak izan beharko dute. Ez da sexu bereizketarik egingo, beraz, neskak eta mutilak nahastutako taldeak, neskenak zein mutilenak hartu al izango dute parte. Aubixara joateko taldeak betetzen duen galdetegian bertan adierazi beharko da parte hartzen dutenen artean Aubixara joan nahi dutenak nortzuk diren. Gogoratu! Talde bat - Galdetegi bat!

Izen ematea apirilaren 25ean amaituko da.