2024/05/08

Eskola Kirola: Maiatzak 10 saioak bertan behera

Familia agurgarriak,


Jakinarazten dizuegu maiatzaren 10ean, ostirala, Eskola Kiroleko saioak bertan behera utziko direla.

Elgoibarko Kirol Patronatuak eskatu digu ostiral honetan saioak bertan behera uzteko, haurrek parte hartu ahal izan dezaten eta arratsalderako antolatu dituzten jarduerez gozatu ahal izan dezaten, emakumeen "Itzuliaren" etapa Elgoibarren amaitzen baita.

Azken orduko aldaketa sentitzen dugu.

Agur t'erdi

2024/03/20

Eskola Kirola: Aste Santuko oporrak

Familia agurgarriak,

Idatzi honen bitartez, hurrengo hau jakinarazi nahi dizuegu, MARTXOAK 22an, ostirala, ez dela egongo Eskola kiroleko saiorik Aste Santuko oporrak direla eta.


Saioak apirilak 8an hasiko dira berriro. 


Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

2024/03/13

Eskola Kirola: MARTXOAK 16 SASKIBALOIA

 Familia agurgarriak,


Larunbateko jardunaldiari buruzko informazioa emateko jartzen gara zuekin harremanetan.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Lekua: Ikastolan (Ikastolako frontoian jasoko ditugu ikasleak)
Programazioa: Saskibaloia ELGOIOBAR SASKIBALOI TALDEA-ren laguntzarekin


ANIMATU!!





2024/02/21

Eskola Kirola: OTSAILAK 24 - Kirol alternatiboak

 Familia agurgarriak,


Larunbateko jardunaldiari buruzko informazioa emateko jartzen gara zuekin harremanetan.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Ordutegia: 9:30etatik 11:00etara
Lekua: Ikastolan (Ikastolako frontoian jasoko ditugu ikasleak)
Programazioa: Kirol Alternatiboak (Colpbola, Hanka beisbola eta zumba (Hockey-a eguraldiaren arabera))

-AURREBENJAMINAK (LH1-LH2)
Ordutegia: 11:15etatik 12:15etara
Lekua: Ikastolan (Ikastolako frontoian jasoko ditugu ikasleak)
Programazioa: Kirol Alternatiboak (Colpbola, Hanka beisbola eta zumba)

Agur t'erdi,






2024/02/09

Eskola Kirola: Inauteriak (Otsailak 12-13-14)

Familia agurgarriak,

Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu otsailaren 12, 13 eta 14an (astelehena, asteartea eta asteazkena) ez direla Eskola Kiroleko saiorik egongo Inauteriengatik.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu