2024/01/24

Eskola Kirola: URTARRILAK 27 TOPAKETA

 Familia agurgarriak,


Larunbateko jardunaldiari buruzko informazioa emateko jartzen gara zuekin harremanetan.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Ordutegia: 9:30etatik 10:45era
Lekua: KALEGOEN PLAZAN (Udaletxeko plazan)
Programazioa: HERRI KIROLAK

-AURREBENJAMINAK (LH1-LH2)
Ordutegia: 11:00etatik 12:15etara
Lekua: KALEGOEN PLAZA (Udaletxeko plazan)
Programazioa: HERRI KIROLAK

Agur t'erdi,



2024/01/15

Eskola Kirola: San Anton eguna urtarrilak 17an

Familia agurgarriak,

Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu urtarrilaren 17an (asteazkena) ez dela Eskola Kiroleko saiorik egingo San Anton egunagatik.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu

2023/12/20

Eskola Kirola: Gabonetako oporrak

Familia agurgarriak,

 

Idatzi honen bitartez, hurrengo hau jakinarazi nahi dizuegu, abenduak 22an, ostirala, ez dela egongo Eskola kiroleko saiorik Gabonetako oporrak direla eta.


Saioak urtarrilaren 8an hasiko dira berriro. 


Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.




Elgoibarko Eskola Kirolak eguberri zoriontsuak opa dizkizue!!



2023/11/29

Eskola Kirola: AZAROAK 30 Greba orokorra

Familia agurgarriak,

Biharko greba orokorra dela eta, Eskola Kiroleko hezitzaileek greba orokorrean parte hartzea erabaki dute.

Beraz, bihar, azaroak 30, ez da eskola kiroleko saiorik izango.

Barkatu eragozpenak.

Agur t'erdi,

2023/11/22

Eskola Kirola: AZAROAK 25 TOPAKETA

Familia agurgarriak,


Larunbateko jardunaldiari buruzko informazioa emateko jartzen gara zuekin harremanetan.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Ordutegia: 9:30etatik 10:45era
Lekua: IMH Kiroldegia
Programazioa: jolasak

-AURREBENJAMINAK (LH1-LH2)
Ordutegia: 11:00etatik 12:00etara
Lekua: IMH Kiroldegia
Programazioa: jolasak

Agur t'erdi,


2023/10/25

Eskola Kirola: URRIAK 28 TOPAKETA

Kaixo guztioi,


Lehenik eta behin, jakinarazten dizuegu jardunaldiaren hasiera aurreratu behar izan dugula. Asko sentitzen dugu eragozpenak, baina 12:00etan jokatuko den partida batek horretara behartzen gaitu. Goizeko 9:00etan hasi eta 11:30ean amaituko da jardunaldia.


Gogoratu bizikleta eta kaskoa ekarri behar direla.

Hona hemen programazioa eta ordutegia:

-BENJAMINAK eta ALEBINAK (LH3-LH4-LH5-LH6):
Lekua: Mintxeta
Ordutegia:
 9:00etatik 10:30era
Programazioa: 45 minutu atletismoan eta 45 minutu txirrindularitzan.
(Kategoria batek jarduera bat egingo du lehenbizi, eta besteak bestea, gero aldatu egingo dira).

-AURREBENJAMINAK (LH1-LH2):
Lekua: Mintxeta
Ordutegia:
 10:30etik 11:30era.
Programazioa: 30 minutu atletismoan eta 30 minutu txirrindularitzan.
(LH1 jarduera batekin hasiko da eta LH2 beste jarduerarekin, gero aldatu egingo dira).

Eguraldiari dagokionez, larunbatean hasiera batean eguraldi ona ematen du. Aurreikuspenak hemendik ostiralera aldatzen badira, ostiralean bertan jarriko gara harremanetan, tokialdaketaren berri emateko.

Aurreikuspenek okerrera egingo balute, Ikastolan egingo litzateke (Txirrindularitza frontoian eta atletismoa goiko kantxetan) eta ordutegi bera mantenduko litzateke.

2023/09/27

Eskola Kirola 2023-2024: egutegia, programa eta taldeak

Familia agurgarriak,

Aurreko mezu elektronikoan adierazi genizuen bezala, gaur egutegia, jarduera-programa (Gabonak arte) eta ikasleen taldeak bidaltzen dizkizuegu.  Gogoratu saioak hurrengo astean, urriak 2, hasiko direla.




*Jakinarazten dizuegu hezitzaileek Ikastolako Frontoiko atean jasoko dituztela ikasleak, eta leku berean utziko dituztela saioaren amaieran.

Ondo izan!