|
Familia agurgarriak, Hasiera ematen
diegu Eskola Kirola 2023-2024 ikasturteari. Eskola Kiroleko informazioa (helburuak,
jarduerak, ordutegiak eta kuoten informazioa) hurrengo triptikoan ikusi
ahal izango duzue: Inskripzioa
online egin beharko da eta izen ematearekin batera, izaera pertsonaleko datuen babeserako onespena bete
beharko duzue. Gogorarazi nahi dizuegu, izen-ematearekin
batera, ordainagiriaren kopia entregatu beharko duzuela. Azken eguna
irailaren 15a da. Taldeak irailaren azken astean komunikatuko dizkizuegu.
Saioak urriaren 2an hasiko dira. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu Eskola Kirolean izena ematean aukera dagoela klubetako kirol eskoletan parte hartzea osagarri bezala. Horretarako, Klubetako eskoletara bideratu beharko da informazioa gehiago jasotzeko. Bestetik, familien zalantza eta galderei erantzuteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldunditik Familientzako bi Euskarri prestatu dituzte, Eskola Kirola zer den azaltzen dutenak: ESKUORRIA INFOGRAFIA |
2023/09/08
Eskola Kirola 2023-2024: Izen ematea zabalik
2023/06/16
Eskola Kirola 2023-2024 ikasturtea
Familia agurgarriak,
2023-2024 ikasturteko Eskola Kirolari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu:
IKASTOLA
2023/03/29
Eskola Kirola: Aste santuko oporrak
Familia agurgarriak:
Idatzi honen bitartez, hurrengo hau jakinarazi nahi dizuegu, martxoaren 31an, ostirala, ez dela egongo Eskola kiroleko saiorik Aste Santuko oporrak direla eta.
Saioak apirilaren 17an hasiko dira berriro.
Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.
______________________________
Estimadas familias:
Mediante este escrito os informamos que el viernes 31 de marzo no habrá sesiones del Deporte Escolar por las vacaciones de Seamana Santa.
Las sesiones comenzarán el 17 de abril.
Os saluda atentamente, |
2023/03/08
2023/02/16
Eskola Kirola: Inauteriak otsailak 20 et 21
Egun on guztioi,
Gogorazi nahi dizuegu otsailaren 20 eta 21ean, ez direla Eskola Kiroleko saiorik egongo, inauteriak direla eta..
Agur t'erdi,
2023/01/16
Eskola Kirola: San Anton (Urtarrilak 17)
Egun on guztioi,
Bihar, urtarrilak 17, ez da eskola kiroleko saiorik izango, San Anton eguna baita.
Agur t'erdi,
2022/12/21
Eskola Kirola: Gabonetako oporrak / Vacaciones de Navidad
Familia agurgarriak:
Idatzi honen bitartez, hurrengo hau jakinarazi nahi dizuegu, abenduak 23an, ostirala, ez dela egongo Eskola kiroleko saiorik Gabonetako oporrak direla eta.
Saioak urtarrilaren 9an hasiko dira berriro.
_______________________________________________________________________
Estimadas familias:
Mediante este escrito os informamos que el viernes 23 de diciembre no habrá entrenamientos del Deporte Escolar por las vacaciones de Navidad.
Los entrenamientos comenzarán el 9 de enero.
