2019/11/13

Azaroak 16: 3. jardunaldia

Egunon guztioi!!

Astero bezala, hemen lagatzen dizkizuet asteburuko jardunaldien ordutegiak.

Benjaminak:
Benjaminak AZAROAK 16 - 3. jardunaldia - SASKIBALOIA
*Astebururako euria emanda dagoenez, hiru partidu Herri eskolan jokatuko dira eta beste hiru Ikastolan.

Alebinak:
Alebinak AZAROAK 16 - 3. jardunaldia - ESKUBALOIA

Ondo pasa!!

2019/11/06

Azaroak 9: 2. jardunaldia

Egunon guztioi!

Ondo joan ahal da zubia? Espero dugu dena ondo joan izana.

Hemen lagatzen dizuet asteburu honetako jardunaldien ordutegiak.

Benjaminak:
Benjamin AZAROAK 9 - 2. jardunaldia - Saskibaloia
*Astebururako euria emanda dagoenez, hiru partidu Herri eskolan jokatuko dira eta beste hiru Ikastolan.

Alebinak:
Alebin AZAROAK 9 - 2. jardunaldia - Eskubaloia


Ondo pasa!


2019/10/30

Zubia

Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bitartez, informatu nahi dizuegu, azaroaren 1ean, ez dela egongo eskola kiroleko saiorik zubia dagoelako.

Asteburuko jardunaldia ere ez da egongo.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu

2019/10/23

Urriak 26: 1go jardunaldia, egutegiak eta arautegiak.

Egunon guztioi!

Asteburu honetan taldeko kiroleko partiduei hasiera emango diegu.

Hemen dekalogo batzuk jarrera aldetik:

Kirolari onaren dekalogoa
Ikusle onaren dekalogoa


Hemen lagako dizkizuet kategoria bakoitzeko egutegia, arautegia eta asteburu honetan jardunaldia.

Benjaminak saskibaloiarekin hasiko dira; eta alebinak, eskubaloiarekin.

Benjaminak:
Saskibaloiko egutegia 2019-2020 BENJAMIN NESKAK
Saskibaloi arautegia
Benjamin URRIAK 26 - 1go jardunaldia SASKIBALOIA

Alebinak:
Eskubaloiko egutegia 2019-2020 ALEBIN MUTILAK
Eskubaloiko egutegia 2019-2020 ALEBIN NESKAK
Eskubaloi arautegia
Alebin URRIAK 26 - 1go jardunaldia - ESKUBALOIA

Guraso arduradunaren betebeharrak:
Guraso arduraduna


Gogoratu inportanteena ondo pasatzea dela taldekideak eta aurkariak  errespetatuz.

Ondo pasa!!

2019/10/21

Eskola Kiroleko asteburuko taldeak 2019-2020

Egunon guztioi!

Hemen lagatzen dizkizuet asteburuko partiduentzako taldeak.

Herri Eskola:
Herri eskolako asteburuko taldeak

Ikastola:
Ikastolako asteburuko taldeak


Asteazkenean kategoria bakoitzeko egutegiak, arautegiak; partiduen ordutegiak eta lekuak igoko ditugu.

Gogoratu inportanteena ondo pasatzea dela taldekideak eta aurkariak  errespetatuz.

Ondo pasa!!

2019/10/09

Eskola Kiroleko egutegiak 2019-2020

Egunon guztioi!!

Lehenik eta behin barkamena eskatzea egutegiak lehengo astean ez igotzeagatik.
Hemen lagatzen dizkizuet egutegiak:

Eskola Kiroleko Egutegia 2019-2020:


Deskargatzeko:
Egutegia 2019-2020

Eskola Kirola asteburuko egutegia 2019-2020:
*Ikasturtean zehar aldaketak egon daitezke.

















Deskargatzeko:
Jardunaldi egutegia 2019-2020


Ondo izan!!

2019/10/02

Urriak 5: Atletismo jardunaldia ikasturtearia hasiera emateko

Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bitartez informatu nahi dizuegu, urriaren 5ean, zapatua,  “Atletismoko jardunaldia” ospatuko dela Eskola kiroleko asteburuetako jardunaldiei hasiera emateko.

Jardunaldian Mintxetako Atletismo taldekoek hartuko dute parte Eskola Kirolarekin batera.

Lekua: Mintxeta
Ordua: 9:30-11:30
Norentzat: Aurrebenajaminak, benjaminak eta alebinak.