2019/10/21

Eskola Kiroleko asteburuko taldeak 2019-2020

Egunon guztioi!

Hemen lagatzen dizkizuet asteburuko partiduentzako taldeak.

Herri Eskola:
Herri eskolako asteburuko taldeak

Ikastola:
Ikastolako asteburuko taldeak


Asteazkenean kategoria bakoitzeko egutegiak, arautegiak; partiduen ordutegiak eta lekuak igoko ditugu.

Gogoratu inportanteena ondo pasatzea dela taldekideak eta aurkariak  errespetatuz.

Ondo pasa!!

2019/10/09

Eskola Kiroleko egutegiak 2019-2020

Egunon guztioi!!

Lehenik eta behin barkamena eskatzea egutegiak lehengo astean ez igotzeagatik.
Hemen lagatzen dizkizuet egutegiak:

Eskola Kiroleko Egutegia 2019-2020:


Deskargatzeko:
Egutegia 2019-2020

Eskola Kirola asteburuko egutegia 2019-2020:
*Ikasturtean zehar aldaketak egon daitezke.

















Deskargatzeko:
Jardunaldi egutegia 2019-2020


Ondo izan!!

2019/10/02

Urriak 5: Atletismo jardunaldia ikasturtearia hasiera emateko

Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bitartez informatu nahi dizuegu, urriaren 5ean, zapatua,  “Atletismoko jardunaldia” ospatuko dela Eskola kiroleko asteburuetako jardunaldiei hasiera emateko.

Jardunaldian Mintxetako Atletismo taldekoek hartuko dute parte Eskola Kirolarekin batera.

Lekua: Mintxeta
Ordua: 9:30-11:30
Norentzat: Aurrebenajaminak, benjaminak eta alebinak.




2019/09/24

Eskola kirola 2019-2020: Asteko saioen taldeak

Egunon guztioi!!

Urriak 1ean, asteartea, Eskola Kiroleko 2019-2020 saioekin hasiko gara.

Hemen lagatzen dizkizuegu taldeak eta ordutegiak:

Ikastola:
Aurrebenjaminak 2019-2020 (1go eta 2. maila)
Benjamin eta Alebinak 2019-2020
*Ikastolako 3. maila B mutiletan zozketa egin behar izan dugu maximoa gainditu delako. Barkatu eragozpenak.
https://www.sortea2.com/versorteo/ikastolako-maila-b-taldean-maximoa-gainditu-da_241789">Ikastolako 3. maila B taldean maximoa gainditu da

Herri Eskola:
Aurrebenjaminak 2019-2020 (1go eta 2. maila)
Benjaminak eta Alebinak 2019-2020


2019/09/09

Elgoibarko Eskola Kirola: 2019-2020 izen-emate epea zabalik


Guraso agurgarriak:

Hasiera ematen diegu Eskola Kirola 2019-2020 ikasturteari. Inskripzio orriarekin batera, eskola kiroleko taldeen banaketa eta bakoitzaren ordutegia bidaltzen dizkizuegu. Izan kontuan informazio orria dela soilik.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu, izen-emate orriarekin batera, ordainagiriaren kopia entregatu beharko duzuela eskoletan. Azken eguna irailaren 13a da.

Ikasturte honetan ordainketa epe baten edo  2 epetan egin ahal izango da.  Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastolako arduradunari galdetu.

Taldeak eta ordutegiak irailaren azken astean komunikatuko dizkizuegu. Saioak Urriaren 1ean hasiko dira.

Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

Informazio triptikoa

Ikastola

Herri eskola