2019/09/09

Elgoibarko Eskola Kirola: 2019-2020 izen-emate epea zabalik


Guraso agurgarriak:

Hasiera ematen diegu Eskola Kirola 2019-2020 ikasturteari. Inskripzio orriarekin batera, eskola kiroleko taldeen banaketa eta bakoitzaren ordutegia bidaltzen dizkizuegu. Izan kontuan informazio orria dela soilik.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu, izen-emate orriarekin batera, ordainagiriaren kopia entregatu beharko duzuela eskoletan. Azken eguna irailaren 13a da.

Ikasturte honetan ordainketa epe baten edo  2 epetan egin ahal izango da.  Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastolako arduradunari galdetu.

Taldeak eta ordutegiak irailaren azken astean komunikatuko dizkizuegu. Saioak Urriaren 1ean hasiko dira.

Gogoratu derrigorrezkoa dela Eskola Kirolean parte hartzea Klubeko eskoletan aritzeko.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

Informazio triptikoa

Ikastola

Herri eskola


2019/06/05

Ekainak 8: atletismo

Egunon guztioi!

Hemen lagatzen dizuet atzeratutako atletismo jardunaldiaren ordutegia.

Jardunaldi honekin bukatzen da ikasturtea.


2019/05/29

Eskola Kirola ikasturte amaiera 2018-2019



Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bitartez, informatu nahi dizuegu maiatzak 31n, ostirala, Eskola Kiroleko 2018-2019ko ikasturtea bukatzen dela.

Beraz, Eskola Kiroleko urteko azken saioak maiatzaren 31n izango dira.

ATLETISMO JARDUNALDIA:
Jardunaldi hau beste astebete atzeratu behar dugu Ikastolako Eguna dela eta.
Barkatu eragozpenak eta hainbeste aldaketa.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

2019/05/21

Maiatzak 25: Igeriketa eguna


Egunon guztioi!

Zuengana       zuzentzen       gara, Maiatzaren 25an. "IGERIKETA EGUNA"     ospakizunaren     berri ematera.    6    urtetik    12    urtera (LH1 –LH6  mailakoak) bitarteko    ikasleentzat zuzendua dago eta OLAIZAGA KIROLDEGIAN ¡zango da. Frogak goizez     egingo     dira     umeen adinaren arabera egokituta.

• EKITALDIAREN  HASIERA: 10:00etan

• ADINA eta ORDUTEGIA:
1., 2. eta 3. maila (11:00etan)
4 , 5 eta 6. maila (10:00 etan)


• FROGAK: Txikiek jolasetan parte hartuko     dute     eta     nagusiak igeriketa froga desberdinetan.

Ondo pasa!

2019/05/15

Atletismo jardunaldia atzeratuta

Egunon guztioi,

Maiatzak 18rako iragarri zegoen jardunaldia, ekainak 1era atzeratuko dugu.

Eguraldi iragarpenen ondorioz, atzeratzea erabaki dugu.

Ondo izan!