2017/10/25

Urriak 28

Egunon guztioi!!

Hemen gaude bigarren jardunaldiekin.

Ea aste honetan aurreko bezain ondo jokatzen duten ikasle guztiak.

Benjaminak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kUmlZUmZxWnJaaDQ/view?usp=sharing

Alebinak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kaUdVWlIxdW14YWs/view?usp=sharing

Ondo pasa!

2017/10/16

Asteburuko jardunaldietarako taldeak 2017-2018

Egunon guztioi!!

Asteburu honetan taldeko kiroleko jardunaldiekin hasiko gara.

Horretarako taldeak egin ditugu. Kontutan izan ahalik eta orekatuenak egitea dela gure helburua, ikasle guztiak disfrutatu dezaten.

Guraso arduradunekin emailen bidez jarriko gara kontaktuan. Zuen seme-alaben taldeetan arduradunik ez badago eta arduradun moduan jartzea animatzen bazerate  emailez komentatu mesedez.

Egutegiak, jardunaldiko partiduen ordutegiak eta arautegiak, azteazkenean igoko ditugu. Jakin dezazuen asteazkenereko jardunaldien ordutegiak igoko ditugula.

Hemen lagatzen dizkizuegu taldeak:

Herri eskola asteburuko taldeak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kRkIwSWxHcGN2d2M/view?usp=sharing

Ikastola asteburuko taldeak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kaC12UEpiMmtIRFU/view?usp=sharing


Ondo izan!



2017/10/11

Zubia

Egunon guztioi!!

Gogoratu urriak 12 eta 13an ez dela Eskola kiroleko saiorik egongo.

Ondo ibili zubi honetan!

2017/10/04

Urriak 7 - Tenis jaialdia

Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bitartez informatu nahi dizuegu, urriaren 7an, zapatua,  “Tenis jaialdia” ospatuko dela Eskola kiroleko asteburuetako jardunaldiei hasiera emateko.

Lekua:Olaizaga kiroldegiko kantxan
Ordua: 10:30-14:00

Ekintzak:
·         Abiadura radarra
·         Pelotak jaurtitzeko makina
·         Agassi Puzgarria
·         Minitenis txapelketa
·         Jolasak eta opariak 6 eta 12 urte bitartekoentzat



Eskola Kirola 2017-2018 egutegiak

Egunon guztioi!

Hemen lagatzen dizkizuegu 2017-2018 ikasturte honetako egutegiak:

Eskola kiroleko egutegia:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kNTV0WXoteWtTaW8/view?usp=sharing

Asteburuko jardunaldien egutegia:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kTS00TEZsT1FCWFE/view?usp=sharing

Ondo izan!

2017/09/25

Eskola Kirola 2017-2018: Saioen taldeak eta ordutegiak

Guraso agurgarriak:

Lerro hauen bitartez informatu nahi zaituztegu, urriaren 2an, astelehena, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.

Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak euren tabloietan jartzeko. Beraz, astearte honetan, irailak 26, ikusteko aukera izango duzue informazio guztia.

Gure blog-ean ere aurkituko duzue informazio guzti hori: 

Oharra aurrebenjaminak:
Aurrebenjaminak ikastolako kantxa estali gabean jasoko ditugu. Kantxa honetara frontoiko atetik sartzen da. Kontutan izan hau mesedez, bertan monitoreak egongo baitira zain.
Bestetik, aurtengo ikasle kopurua handitu da nabarmen. Hortaz, taldeak orekatuagoak egoteko, ikasle batzuei zuen bigarren aukeran egokitu dizuegu. Barkatu eragozpenak.


Taldeak:

Aurrebenjaminak:(Ikastola eta herri eskola)
*Saio guztiak Ikastolan.

Ikastolako saioen taldeak:
Herri eskolako saioen taldeak:
*Saio guztiak Herri eskolan.

Arreta ordutegia:
*Telefonoz 626162952: Astelehen, asteazken eta ostiralean 9:00-13:00etara

Ondo izan!!