2017/09/25

Eskola Kirola 2017-2018: Saioen taldeak eta ordutegiak

Guraso agurgarriak:

Lerro hauen bitartez informatu nahi zaituztegu, urriaren 2an, astelehena, hasiko garela eskola kiroleko saioekin.

Zuen seme-alaben eskoletara bidali ditugu taldeak eta ordutegiak euren tabloietan jartzeko. Beraz, astearte honetan, irailak 26, ikusteko aukera izango duzue informazio guztia.

Gure blog-ean ere aurkituko duzue informazio guzti hori: 

Oharra aurrebenjaminak:
Aurrebenjaminak ikastolako kantxa estali gabean jasoko ditugu. Kantxa honetara frontoiko atetik sartzen da. Kontutan izan hau mesedez, bertan monitoreak egongo baitira zain.
Bestetik, aurtengo ikasle kopurua handitu da nabarmen. Hortaz, taldeak orekatuagoak egoteko, ikasle batzuei zuen bigarren aukeran egokitu dizuegu. Barkatu eragozpenak.


Taldeak:

Aurrebenjaminak:(Ikastola eta herri eskola)
*Saio guztiak Ikastolan.

Ikastolako saioen taldeak:
Herri eskolako saioen taldeak:
*Saio guztiak Herri eskolan.

Arreta ordutegia:
*Telefonoz 626162952: Astelehen, asteazken eta ostiralean 9:00-13:00etara

Ondo izan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario