2015/12/16

Gabonetako oporrak

Egunon guztioi berriro!!

Idatzi honen bitartez, informatu nahi dizuegu abenduak 18an, ostirala, ez dela egongo Eskola Kiroleko saiorik Gabonetako oporrengatik.

Saioak urtarrilak 11an hasiko dira berriro.

Ondo pasa gabonak!!

Izotz hockey-a: abenduak 22 eta 23

Egunon guztioi!!

Gabonetako oporrak gainean daukagu.

Oporrekin batera, urtero bezala, "Izotz hockey-a" antolatzen dugu izotz pistan.

Ordutegia  16:30etan izango da.

Benjaminek abenduak 22an izango dute.

Alebinek abenduak 23an izango dute.

KASKOA ETA ESKULARRUAK DERRIGORREZKOAK!!

Anima zaitezte!!