2014/05/07

Maiatzak 10 - Gipuzkoako saskibaloi txapelketa

Egunon berriro!

Aste honetan Gipuzkoako saskibaloi txapelketako partidak jokatuko dira.

Sailkatu diren Elgoibarko taldeak hauek dira:

Mutiletan: Ikastola 6A

Nesketan: Ikastola 6A

Partidak Elgoibarko herri eskolan jokatuko dira:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kYjlBWFBab2JrUDg/edit?usp=sharing


Zorte on bi taldeei!!

Maiatzak 10 - Morkaiko Eguna

Kaixo lagunak!!
Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 10an (zapatua) ospatuko dugu eta hurrengo ekitaldiak izango ditu barne:
*Elgoibarko Itzulia: Nagusientzako mendi itzulia. 38km luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/elgoibarko-itzulia/elgoibarko-itzulia-ibilbidea/
*Elgoibarko Itzulitxoa: Haurrentzako mendi itzulia: Elgoibartik Morkaiko mendira (520m) igo, San Migelen indarrak berreskuratu eta Elgoibarrera jeitsi.
*Finalista Eguna: Haurrek urtean zehar egindako mendien arabera dominak jasoko dituzte. Zerrenda aurkezteko azken eguna apirilak 18 izango da. Informazio gehiago link honetan:http://www.morkaiko.net/kalendarioa/finalista-eguna/
Egunaren egitaraua hau izango da azken orduko aldaketarik ezean:
  •   Nagusiak 6:00  Elgoibarko Itzuliko Irteera Plaza Handitik
  •   Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren Irteera Plaza Handitik (10:00etan San Pedrotik urtetzen direnak.
  •   Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak San Migeleko abituaiamentuan indarrak berrituko dituzte.
  •   Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisaua, postre…). Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Plaza Handian.
  •   Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Plaza Handian
  •   Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Plaza Handian (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)