2014/04/11

II. ESKUBALOI EGUNA - Maiatzak 1‏

II. ESKUBALOI EGUNA OSPATUKO DA MAIATZAREN 1EAN

Aurreko urtean hasitakoarekin jarraituz, Sanlo taldeak II. Eskubaloi Eguna ospatuko da maiatzaren 1ean, ostegunean, Kalegoen plazan. Benjamin eta alebin mailako neska-mutilentzat prestatutako jardunaldia izango da, eta ondorengo plangintza aurreikusi dugu:

  • 10:30 Partiden hasiera
  • 13:00 Bazkaria (Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, postre eta edaria SANLOren kontura)
  • 15:00 Partiden jarraipena.
  • 18:30 Jardunaldiaren amaiera.
Tartean, plaza inguruko guneren batean jolas desberdinak egiteko txoko bat ere jartzea espero da.
Aurten berrikuntza gisa, parte hartzen dutenen artean, Aubixara joateko aukera izango da (plazak bete arte),  han gaua pasatzera. Gauzak honela, plazako jardunaldia amaitzean, Txankakoako zubian Aubixara igotzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Hortarako, 25€ko diru sarrera egin beharko dute, haurraren izen abizenak adieraziz, ondorengo kontu korrontean:
  • ES57 2095 5036 51 1064353542 Kutxabank-
Oharra: izen eman ondoren, atzera bota ezkero, %80 itzuliko da.
Aubixara igotzen direnak, hurrengo egunean, maiatzaren 2an, 16:30etan jaso beharko dira Aubixan bertan. Hau da, ez dute bueltarako autobusik izango.
Plazan parte hartzeko taldeka eman beharko da izena. Esteka honetan duzuen galdetegi bakarra bete beharko da taldeko:
Taldeak 8 eta 10 haur bitartekoak izan beharko dute. Ez da sexu bereizketarik egingo, beraz, neskak eta mutilak nahastutako taldeak, neskenak zein mutilenak hartu al izango dute parte. Aubixara joateko taldeak betetzen duen galdetegian bertan adierazi beharko da parte hartzen dutenen artean Aubixara joan nahi dutenak nortzuk diren. Gogoratu! Talde bat - Galdetegi bat!

Izen ematea apirilaren 25ean amaituko da.

Gaur, apirilak11, saioak egongo dira

Egunon guztioi!!

Gaur, apirilak 11,ostirala, Eskola kiroleko saioak daudelea informatzen zaituztegu.

Ondo izan!

2014/04/09

Aste Santuko oporrak

Egunon berriro!

Aste honetan Aste Santuko oporrak hasiko dira.

Apirilak 28an berriz hasiko gara Eskola Kiroleko saioekin!

Ondo pasa oporrak!!

Apirilak 12

Egunon guztioi!!

Hemen daukagu azken jardunaldia bai benjaminetan bai alebinetan.
Beti bezala partiduen ordutegia eta autobuseko ordutegia lagatzen dizkizuet.

Benjaminak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kV05JQkxNOVVEN2s/edit?usp=sharing
**Zuzenketa bat egon da nesken partiduan.

Alebin kategorian mutiletan, finala jokatuko dute Herri Eskola 6. mailak eta Ikastolak 6.mailak 10:30etan mintxetan.
Alebin:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kVFdjQmlWR0ZOZUE/edit?usp=sharing

Zorte on guztiei!!!