2011/05/18

Jardunaldiak 2011 Maiatzak 21

kaixo

aste honetan bukatzen dira eskola kiroletik antolatutako jardunaldia. Kurtsoari amaiera ona emateko agenda nahiko beteta dugu. Ondoren azalduko dizuegu kategoria ezberdinetako progamak.

AURRE BENJAMINAK-Jolasak

Aurre benjaminek jolasen jardunaldia izango duzue Mintxetan. Bi taldeak batera arituko zarete Mintxetan. Jolas ezberdinak egingo ditugu. Animatu parte hartzera, ondo pasatuko dugu eta!
Tokia: Mintxeta
Ordua:10:30-12:00

BENJAMINAK eta ALEBINAK- Hondartza eskubaloia

Jardunaldi original bat prestatu dugu larunbat honetarako, hondartza eskubaloia alegia. Debako hondartzan jokatuko ditugu partiduak. Autobus berezi bat antolatuko dugu guztiok batera bidaiatzeko.
Tokia: Debako hondartza
Ordua: 10:00-12:30
Autobusaren ordutegia:
9:00 Elgoibar-Deba Ikastolako Benjaminak eta Herri eskolako Alebinak
9:40 Elgoibar-Deba Heri eskolako Benjaminak eta Ikastolako Alebinak
12:40 Deba-Elgoibar Ikastolako Benjaminak eta Herri eskolako Alebinak
13:10 Deba-Elgoibar Herri eskolako Benjaminak eta Ikastolako Alebinak
*Autobusa Txarridunako Rotondan hartuko dugu.



GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Eskubaloia

Elkar hezi 6 (Oñati)-Ikastola 6.maila A mutilak
10:30etan Zubikoa kiroldegian (Oñati)

Zestoa A-Ikastola 6. maila neskak
11:00etan Zestoako kiroldegian


8ko Futbola

Xabier Munibe A (Azkoitia)-Herri eskola 6. maila mutilak
10:00etan San Juan Futbol zelaia (Azkoiti)

ZORTE ON DANOI!!!

Oharra-Erreala ikusteko sarrerak

Kaixo guztioi

Errealaren ligako azken partidua ikusteko sarrerak eman dizkigu diputazioak Elgoibarko eskola kirolean parte hartzen duten umeen artean zozketatzeko.

interesatuta zaudetenok, ondoren aurkituko duzuen orria ikastetxean bertan entregatu beharko duzue ostiraleko eguerdia baino lehen.

Izen emate orria blogetik imprimitzeko aukera edukiko dezue. Honez gain, ume bakoitzari ikastetxean bertan emango diote orri bana.

Guztion animoak behar dituelako, GORA ERREALA!

https://docs.google.com/document/d/1tN-fFlnUWmnObadt4XZ3w_NeSS3bSvDoSbfoPgpj67s/edit?hl=es#