2011/05/12

Jardunaldiak-2011 Maiatzak 21-HONDARTZA ESKUBALOIA eta Aurrebenjaminen jolasen jardunaldia

Kaixo

Datorren astean hondartza eskubaloiko jardunaldia edukiko dezute benjamin eta alebinek.

Honetarako izen emate berezi bat egin beharko dezute ikastetxean bertan. 6ko taldeak osatu beharko dituzue (mixtoak izan daitezke) eta guraso arduradun bat izan beharko du talde bakoitzak. Honez gain taldeari izena jarri beharko diozue.

Hondatza eskubaloiko berezitasunak eta arautegia datorren astean landuko dira entrenamendu saioetan.

Jardunaldi hau Debako hondartzan izango denez, Lurraldebuseko autobusekin egingo dugu desplazamendua. Honegatik talde bakoitzeko guraso arduraduna taldearekin bidaiatu beharko du autobusean.

Jardunaldia aurrera eramateko behintzat 10 taldek eman beharko dute izena. Honela ez bada, bertan behera geratuko da jardunaldia.

Izen emateko epea Maiatzaren 18a izango da.

Animatu parte hartzera, desberdina izango da eta oso ono pasako dugu!

Aurrebenjaminek aldiz, datorren astean jolasen jardunaldia izango duzue, baina honen berri datorren astan izango dezue informazio gehiago.

2011/05/11

Jd Arrate ikusteko sarrerakekl

kaixo guztioi

Aste honetako JD Arrate eta Fraikin BM. Granollers-en arteko partidua ikusteko 100 sarrera eman dizkigute eskola kirolean izen emanda dauden umeen artean banatzeko. Sarrera hauek umeentzako dira soilik. Gurasoek joan nahi badezute, zuen sarrera erosi beharko duzue.

Sarrera hauek 4ko multzotan banatuko dira zozketa bidez. Tokatu zaizuenoi, bihar bertan banatuko dizkizuete ikastetxean.

Partidua ostiralean izango da, 20:30etan ipuruako kiroldegian.

Zorionak!

Jardunaldiak-2011 Maiatzak 14-PADELA ETA ATLETISMOA

kaixo guztioi

aste honetako jardunaldia honela izango da.

ALEBINEK padela izango duzue. Bi txandatan egongo da banatuta:
-10:00 Ikastolako ikasleak (5. eta 6. mailako neska eta mutilak)
-11:15 Herri eskolako ikasleak (5. eta 6. mailako neska eta mutilak)
Jarudunaldia Mintxetako padel kantxeta izango da.

BENJAMINEK atletismoa izango dezute, 10:00 etan Mintxetan hasiko gara.


Aste hona izan.

Jardunaldiak-2011 Maiatzak 14-GIPUZKOAKO TXALEKETA

kaixo

Hemen dituzue aste honetako gipuzkoako txapelketako jardunaldiak Elgoibarko taldeentzat:

FUTBOLA
Herri eskola 6-Arimazubi 6 (Arrasate)
10:30
Mintxetan

ESKUBALOIA
Urnieta 6B-Ikastola 6 Mutilak
9:30
Urnietako udal kiroldegian

Aitor Ikastola (Donosti)-Ikastola 6 Neskak
11:00
Bidebietako kiroldegian (Donosti)

ZORTE ON DANOI!!!!

2011/05/09

Jardunaliak-2011 maiatzak 14

Kaixo

hemen duzue aste honetako jardunaldia

Benjamek atletismoko jardunaldia izango dezute. Taldekako jardunaldia izango da eta puntuaketa sistema berezi bat egongo da. Jardunaldi hau aste honetako entrenamenduetan landuko dezute monitoreekin
https://docs.google.com/document/d/1Gdu_5Ff9j_Eoqskr_ISDOWjvAapk4JRM3au44R26lg0/edit?hl=es#

Alebinek aldiz, padeleko jardunaldia izango dezute. Kasu honetan izen emateak norberak egin beharko, hau da, ez da talde osoko izen ematerik egingo. Ikastetxean bertan apuntatu beharko zerate asteazkena baino lehen, eta ostegunerako izango dituzuee ordutegiak zehaztuta. Padeleko raketa baldin badaukazute gogoratu ekartzeaz.
https://docs.google.com/document/d/1jj4ytLY9beneRntxChX40cZXB0Cj8jM7CZGPHnWQKaY/edit?hl=es#

Animatu parte hartzera!!!